Hodeiak saretu eta egun eguzkitsua egingo du

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 23a

Hodeitsu eta giro apur bat ezegonkorra egin dezake egunaren hasieran. Eguerditik aurrera, ordea, hodeiak saretuz koango dira, ostarteei bide emanez, eta arratsaldean eguzkiak argituko du zerua. Tenperaturak antzerako jarraitzen du, eta 23 gradutara iritsiko da.

Itsasoa ere aurreko egunetan bezala dabil, 1-1,5 metro inguruko olatuekin. Itsasgorak 10:12an eta 23:07an izango dira, eta itsasbehera 16:35ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide