Gaur izango da Mugikortasun Asteko azken jardunaldia: Nire Autorik Gabeko Eguna. Mugikortasun iraunkorra bultzatzeko asmoz, herri barruko autobus zerbitzuak doan izango dira egun osoan.
Era berean, haurrentzako Mugikortasun Parkea jarriko dute Lege Zaharren enparantzan, 18:00etatik 20:00etara. Plasmakarts pista —sei ibilgailu puzgarrien zirkuituan zehar— jarriko dute 5 urte bitartekoentzat, eta puzgarriak 10 urte bitartekoentzat.