12-18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta lehiaketa. Horiek udako une atsegin baten irudia zarautzgazte@gmail.com helbidera edota whatsppez 620-546684 telefonora bidali beharko dute. Irailaren 25era arte, igandera arteko epea dago horretarako.
Bi sari banatuko dituzte: bata, Instagram bidez boto gehien jaso dituenarentzat, eta bestea, epaileen saria. Erabiltzaileek Instagram bidez bozkatu ahalko dute argazki gogokoena, irailaren 27tik urriaren 1a bitartean.