Hitzaldia emango du Afagik, hilaren 29an

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 21a

Prebentzio zinegotzi Miren Letamendia eta Afagiko presidente Koldo Aulestia (Zarauzko Udala)

Alzheimer gaixoen zantzaileak zaintzea eta euren lana aldarrikatzea du helburu elkartearen aurtengo kanpainak.

Alzheimerraren Nazioarteko Eguna da gaur (irailak21), eta horren harira, Afagi Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu, Zaintzailearen balioa lelopean. Zarautzen hitzaldi bat eskainiko du irailaren 29an, 19:00tan hasita, Modelon.

Alzheimerdun zaintzaileen lana aldarrikatzea du helburu Afagiren kanpainak. Osasun zinegotzi Miren Letamendiaren esanetan, "babes osoa" eskaini behar zaie zaintzaileei, "gaixotasun honen aurrean aktore nagusiak direlako". Zaintzaren pisua "elkarbanatu" egin behar dela dio, eta "pairatzen dutena gizarteratu eta ahal den laguntza gehiena eskaini".

Urola Kostan 85 bazkide ditu Afagik, eta horietatik 57 zarauztarrak. Udalak lagatako lokala erabiltzen dute, eta egiten duten lana goratu zuen Letamendiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide