Lau gonbidatuk lau gai izango dituzte hizpide herriko lau gunetan. Parte hartzaileak ondorengoak izango dira: Ahmed Zriouil euskara ikaslea, Inaxio Illarramendi zarauztar gaztea eta Legebiltzarrerako zerrendako kide Marina Bidasoro eta Naiara Carvajal.
Aztertuko dituzten gai eta guneak, berriz, honakoak:
- gunea: Lege zaharren enparantzan, gatazkaren konponbide.
- gunea: Barren plazan, gazteria.
- gunea: Torre Luzean, euskara.
- gunea: Geltoki parkean, enplegua.
Trikitilariek, bertsolariek, txistulariek eta Montetxio Koruak girotuko dute mitin ibiltaria.