21-25ekoarekin nagusitu zen Amenabar Zarautz, Ciudad Realen aurka. Bisitari moduan eta talde zorrotz baten kontra jokatu zuen igandean, baina Zarauzko Eskubaloiko gizonezkoak indartsu eta gogotsu daudela erakutsi zuten beste behin ere. Larunbat honetan Alcobendas taldea jasoko dute Aritzabatalden, 19:30ean.
Emakumezkoek ere ez zuten hutsik egin. Are gehiago, duela astebeteko arantza kentzeko balio izan zien garaipenak; izan ere, San Adrianen aurka galdu egin zuen Euskadiko Kopako kanporaketan, Aritzbatalden. Ligako lehen jardunaldian berriro neurtu zituzten indarrak, eta oraingoan Aialak ez zuen barkatu. 24-27ko emaitzarekin irabazi zuen El Fangoko kantxan.
Bigarren jardunaldia larunbatean iznago dute etxean, Ermuko Errotabarri taldearen aurka, 17:30ean hasita.