Udan euskara ikasi dutenek diru-laguntza eska dezakete dagoeneko

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 21a

Urriaren 5a da eskaera egiteko azken eguna.

Zarauzko Udalak diru-laguntzak eman ohi dizkie euskara ikasi duten zarauztarrei. Kasu honetan ere, udan helduentzako euskalduntze zein alfabetatze eskolak jaso dituzten herritarrek laguntza eska dezakete dagoeneko. Bi baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek: batetik, ikastaroa jaso bitartean behinik behin udalerrian erroldatuta egon izana, eta bestetik, ikastaroko orduen %80a jaso izana.

Interesa dutenek Euskara departamentura, Etxezabalara jo beharko dute diru-laguntza eskatzera. Urriaren 5a da eskaera egiteko azken eguna. Informazio zabalagoa eskatzeko, sail horretara deitu (943-005116) edo idatzi (euskaraz@zarautz.eus) daiteke.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide