Zarautz Babyautoren porrota Ligako lehenbiziko jardunaldian

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 20a

17-13 galdu zuten zarauztarrek Uribealderen kontra.

Babyauto Zarautzek ez zuen lortu liga nahi bezala hastea, garaipenarekin, alegia. Uribealdearen kontra jokatu zuten zarauztarrek Ohorezko B mailako ikasturteko lehen norgehiagoka, larunbatean Plentzian. Aurrea hartzen saiatu baziren ere, bizkaitarrek defentsan indartsu jardun zuten.

10-3 eginda heldu zen atsedenaldia, eta bueltan ere zarauztarrak lana izan zuten Uribealdearen defentsari aurre egiteko. 17-13 irabazi zuten azkenean bizkaitarrek.

Ligako bigarrengo partida Real Oviedoren kontra jokatuko du Babyauto Zarautzek, larunbatean. Astin izango da, 17:00etatik aurrera.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide