40.000 lagunek bisitatu dute Zarauzko Turismo bulegoa eta malekoiko informazio etxola uda sasoian, iaz baino %6,58 gehiago: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra 37.000 bisitari inguru gerturatu dira, eta iraileko lehen bi asteetan 3.000tik gora. Turismo zinegotzi Ixidor Larrañaga gustura agertu da emaitzarekin: "Datuek argi uzten dute askorentzat oporretako toki gogoena dela Zarautz".
Turismo bulegoak emandako datuen arabera, hona hemen bisitarien jatorria:
- %27 Euskadi
- % 49,50 Espainiako Estatua: Katalunia (%25,85), Madril (%23,90), Valentzia (%9,12), Gaztela eta Leon (%9,01) eta Andaluzia (%5,54)
- % 23,50 nazioartea: Frantzia (%31,81), Alemania (%14,31), Herbehereak (%11,59), Erresuma Batua (%8,28), Belgika (%7,91) eta Italia (%5,55). Beste tokitakoak ere: AEB, Suitza, Norvegia eta Txekiar errepublika.
Ostatuak ia beteta egon dira: %78,59 ekainean (%1,28 gehiago), %92,33 uztailean (%1,08 gehiago) eta %95 abuztuan (%0,89 gutxiago); irailean %85ekoa izate espero dute.. Larrañagak jakitera eman dunez, abuztuko lehen hamabostaldia osatutau guztiak beteta egon dira Zarautzen eta eskualdean. Horrez gain, asko izan dira erreserbarik egin gabe gerturatu direnak udaldian.
Erakargarritasun turistikoa eta kulturala
Herriaren erakargarritasun turistikoak bultzatuta etorritako bisitariak direla nabarmendu dute, eta gastronomia horietako bat izan dela. Horren haritik, Toldotxo izeneko pintxo berriarekin "asmatu" dutela uste du Turismo zinegotziak, eta aurrera begira "errefeente gastronomiko bat" izatea espero du. Bestalde, eskuorri turistikoak eta Zarauzko agenda berriak sortu dituzte.
Kultur egitarau zabala izan du herriak, ekainetik hona: San Pelaio jaiak, Kalerki jaialdia, erakusketak (Javier Baldarena Sanz Enean, Maria Jose Rekalderena Merkatu plazan eta Georges Meliesi buruzkoa malekoian) eta abar. Kultura Zinegotzi Nekane Iribarrek abuztuko Aste Nagusia nabarmendu du udako apustu handi bezala. Hainbat ekitaldi izan dira "giro itzelarekin", Dama pareko agertokia: Los Secretos taldearen kontzertua (emandako datuen arabera, 5.000 lagun inguru bildu zituen), Demode Quartet, Alos Quartet, Oreka TX eta Aukeran eta Zarautz Uda Music Festival. Horrez gain, Desioak sutan ekitaldi solidarioa eta Euskal Jai Eguna nabarmendu ditu.
Hondartzetan "lasai"
Oro har, "uda lasaia" izan da hondartzan. Gurutze Gorritik azaldu dutenez, ez da gertakari larririk izan eta oso erreskate gutzi egin dituzte, batik bat uztailean. Bainularien aldetik hainbat kexa jaso dituzte surf eskolen guneengatik. Prebentzio Zinegotzi Miren Letamendiaren esanetan, "gaia sakonean aztertu behar dugu datorren urteari begira".
Zerbitzuetako zinegotzi Iban San Martingarbiketako langileek burututako lana eskertu du; bereziki Euskal Jai Egunean eginiko; egun horretan 26.660 kilo hondakin jaso zituzten. Udako ohik larunbat batean 19.000 kilo hondakin jasotzen direla kontuan izanda, Euskal Jaietarako langile kopurua bikoiztu zuten, grabiketa makinak areagotu eta komun publiko gehiago jarri.