Askotariko ikastaro eskaintza Jabetze Eskolako ikasturte berrian

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 20a

Urrian hasiko dira eskolekin eta 2017ko maiatzera arte iraungo dute.

Guztira, 12 ikastaro eskainiko dituzte urritik maiatzera Emakumeentzako Jabetze Eskolan: Sentir mis limites; Urbanismo y Empoderamiento; Autoestimua; Klown-a eta Ahalduntzea; Jendaurrean hitz egiteko teknikak; Autodefentsa feminista; Gure sentimenduak landuz, gu geu onartu; Antzerkia eta ahalduntzea; ¿Qué sabe tu cuerpo que tú no sabes aún?; Mujeres cuidadoras, y a ellas ¿Quién les cuida?; Autoezagutza eta norberaren ahalmenak eta Komunikazioa sexista al da hedabideetan? izenekoak.

Irailaren 26tik urriaren 10era izango da ikastaroetan izena emateko aukera. Horretarako Etxezabalara (Kale Nagusia, 29) jo beharko da, 943-005100 telefonora deitu edota haz@zarautz.eus helbidera idatzi. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Berdintasun saileko bloga bisita dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide