"Herritarren ekarpenak beharrezkoak dira. Ezinbestekoa da beren parte hartzea, eta laguntza premiazkoa izango da guztion artean egitarau zabala antolatu eta iazko giro aparta errepikatzeko", nabarmendu du Gazteria zinegotzi Jonan Urdangarin Urrutiak. Aurten Kuadrilla Egun "ederra" antolatzeko, Gazteria sailak bilera irekia antolatu du ostegunerako. 19:00eatn izango da, Gaztelekuan.
Nerabe, gazte zein helduak gonbidatu dituzte bertara, euren ekarpenak egin ditzaten. Izan ere, Kuadrilla Eguna "guztiona" da, Urdangarinen arabera. Proposamenak posta elektroniko (gazteri@zarautz.eus) zein Twitter (@ZarauzkoUdala) bidez ere egin daitezke.
Urriaren 15ean ospatuko dute Kuadrilla Eguna Zarautzen.