Trafiko zuzendaritzak jakinarazi duenez, istripua izan da 15:00ak aldean AP-8 autobidean, Zarautz eta Irun artean. Auto bat irauli egin da eta suhiltzaileak bertaratu dira ibilgailuan zihoazenei ateratzen laguntzera. Istripuaren ondorioz, errei bat itxita dago eta bi kilometroko autopilaketak eragin ditu.