Xabier Txurruka alkatearen eta auzoko jai batzordeko kide Jon Isasaren eskutik jaso du oroigarria Zuazobidek. Itxasmendiko jaietako bultzatzaile eta ohiko antolatzaile izateaz gain, Euskal Jaietako karrozen egile izan zen, eta alkateak bere " izaera langilea" nabarmendu du.
Zuazobidek esker onez jaso du omenaldia, eta datorren urtean orga lehiaketan parte hartzera animatuko dela aurreratu du.