Asteazkenean abiatu zuten astea konposiziorako ikastaroarekin, eta atzo bitartean hainbat lagun aritu da trebatzen Jose Manuel Lopezen gidaripean. Egunotan emanaldirik ere izan da: ostegunean Arrasateko Akordeoi Lehiaketako saridunek eskaini zuten saioa Modelon, eta atzo, Ezkurra Trio hirukoak; hasiera batean Musika Plazan iragarrita bazegoen ere, Modelora lekualdatu zuten euriagatik.