Gaur hasiko dira Santa Klarako irisgarritasuna hobetzeko lanekin

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 19a

Otegi-Gaztañaga S.L. enpresari egokitu dizkiote lanak, 45.930,08 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.

Urte amaieran hasiko dira Santa Klarako azpiko pasabidea eraikitzen, eta horrekin lotuta, komentu inguruko irisgarritasuna ere hobetuko dute. Santa Klarako azpiko pasabidea egiteko, Santa Klara komentuaren sarrerako zatia eskuratu behar izan du udalak; 199 metro koadroko lursaila, zehatz-mehatz. Horretarako, hitzarmen bat adostu zuen Santa Klarako mojekin: Klaratarren komunitateak lursaila udalari emateko konpromisoa hartu zuen, eta udalak, bere aldetik, azpiko pasabidearen eta komentuaren inguruan irisgarritasuna hobetzeko berurbanizazioa bere gain hartzekoa.

Lanak esleitu dituzte dagoeneko: Otegi-Gaztañaga S.L. enpresari egokitu dizkiote, 45.930,08 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin. Lanekin gaur hasiko dira eta 45 egunetan amaituko dituztela aurreikusi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide