Euritsu dator eguna

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 16a

Euria izango da nagusi goiz-goizetik. Laino mardulak eta zaparradak espero dira egunaren lehen partean, ipar-mendebaldeko haizea lagun. Arratsalderako baretuz joango da haizea, eta euria bera ere ahulago egingo du. Giro freskoagoa izango da, 19 gradu ingurukoa.

Itsasoa zakartzen joango da egunak aurrera egin ahala. Hasieran 1,5 metro inguruko olatuak altxako dira, baina pixkanaka-pixkanaka txikituz joango dira, 0,5 metro ingurura arte. Itsasbeherak 11:01ean eta 23:24an izango dira, eta itsasgora 17:17an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide