Gazteentzako irakurketa kluba sortu dute Sanz Enean

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 15a

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago.

"Izaera alai eta umoretsua izango du, jarduera dibertigarri eta parte-hartzaileekin. Ez da bilatzen etorkizunerako idazleak trebatzea, ezta literaturan adituak izango diren ikasleak sortzea ere", adierazi dute Sanz Enea liburutegitik. Literaturaz gozatzea izango da klubaren helburu nagusia.

Jardueraren inguruko informazio zabalago jaso eta ezaugarriak ezagutu nahi dituenak liburutegira jo dezake.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide