Uribealdea izango du aurkari Babyauto Zarautzek, ligako lehen norgehiagokan

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 14a

Babyauto Zarautz, Gernikaren aurkako lagunartekoan (Ainhoa Muriel).

Larunbatean jokatuko du, Plentziako Ardanzas zelaian, 16:00etan.

Aurreko bi denboraldietako emaitzak errepikatu eta lehen aldiz igoera faseko lehen erronda gainditu nahi du Zarauzko errugbi taldeak. Hori dute aurtengo helburua Phil Huxforden mutilek, eta horretarako hasieratik indartsu ekin nahi diote ligari. Larunbat honetan jokatuko dute lehen jardunaldia, Uribealdearen aurka; Plentziako Ardanzas zelaian ariko dira, 16:00etatik aurrera.

Ohorezko B mailako A multzoan lehiatuko da Babyauto Zarautz, beste hamaika talderekin batera: Uribealdea, Burgos, Eibar, Bera Bera, Blusens Vigo, El Salvador B, Durango, CRAT A Coruña, Campus Ourense, Oviedo eta Universitario Bilbao. Denboraldiari aurre egiteko, entrenatzailñe berria izateaz gain, Corey Simpson eta Joan Tudela fitxatu dituzte, eta hainbat jokalari igo dituzte jubeniletatik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide