Atzerrian egindako ikasketen agiriak homologatzeko orduan sor daitezkeen zalantza argitzeko eta horretarako eman behar diren pausoak azaltzeko, Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak eta Bidez Bide elkarteak hitzaldi bat antolatu dute. Saioa larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Haize-Orratz gaztelekuan (Zigordia kalea 34).