Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira irailaren 25ean, eta Zarauzko PSE-EE alderdiak euren egoitzatik (Kale Nagusia, 21) posta bidez botoa emateko tramitazioan laguntza ematen ari da. Irailaren 15a bitartean, 12:00etatik 13:30etara eta 19:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, astegunetan. Gainera, gaixo edo ezinduek etxetik eman dezake botoa, notario baten aurrean, eta tramitazio hori egiteko aukera ere ematen dute.
Edozein argibidetarako 943- 13 31 53 telefono zenbakira deitu daitekeela azaldu dute.