Yepa! taldeko triatleta zarauztarra nagusitu zen atzo, Sestaon. Distantzia olinpikoko proba izan zen, euskal zirkuituko azkenaurreko proba puntuagarria, eta Unanuek (01:55:00) 29 segundoren aldearekin hartu zuen mendean Pello Osoro; aurreko astean Zumaiako Triatloia irabazi zuen, eta Unanue bigarrena izan zen.