Euskal Jai Eguna

'Baserriko produktuak' izan da orga lehiaketako irabazlea

Zarauzko Hitza

12 orga aurkeztu dira Zarauzko Udalak estreinakoz antolatutako lehiaketara, eta  Iñigo Arrillagaren kuadrillak egindako 'Baserriko produktuak' orga izan da garailea. 300 euroko saria jaso du, Xabier Txurruka alkatearen eskutik.

Erabakia hartzea zaila izan dela nabarmendu du alkateak, eta eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu dutenei. Gainerako hamaika orga-egileak ez dira esku hutsik geratu, ordea. Bakoitzak 150 euro jaso ditu, dieta modura.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide