II. Sagardo Txapelketaren finalaurrekoa egingo dute hilaren 23an

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 8a

Iazko Zarauzko Sagardo Eguna (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Merkatu plazako goiko solairuan izango da, 20:30ean hasita.

Guztira, 36 sagardogilek parte hartuko dute Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoian, baina aurten hiru kanporaketa antolatu dituzte: lehena bihar izango da Ordizian; bigarrena hilaren 17an, Azpeitian; eta hirugarrena hilaren 23an, Zarautzen.

Finalerdi bakoitzean hamabina sagardo dastatu ahalko dira kanporaketa bakoitzean. Afari eta sagardo dastatze horietan herritarrek erabakiko dute zein 12 sagardogile igaroko diren hilaren 24ko Andoaingo finalera, baina herritarrek ez dute jakingo dastatzen duten sagardoa zein etxetakoa den.

Zarautz Basque Label Fest 2016 jaialdi gastronomikoaren barruan jokatuko dute herriko finalerdia. Merkatu plazako goiko solairuan izango da, 20:30ean hasita, eta afarirako txartelak 25 euro balioko du. Jaialdi gastronomikoan parte hartuko duten taberna-jatetxeetan eros daitezke: Kirkilla-Enea, Euromar, Txiki-Polit, Itxas-Lur eta Euskaldunan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide