Asteazkenean zabalduko dute plaieroetan izena emateko epea

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 6a

Urriaren 2an hasiko da 73. Hondartzako Futbol Txapelketa.

Txapelketari urriaren 2an emango diote hasiera.

73. Hondartzako Futbol Txapelketan parte hartu nahi duten taldeek irailaren 29a bitartean eman ahalko dute izena. Horretarako ZKEren egoitzara jo beharko dute, ondorengo ordutegian: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara astelehenetik ostegunera. Ostiraletan goizez soilik jo ahalko da bulegora, 08:30etik 14:00etara.

Taldeek jokalarien fitxak, ordezkariarena eta jokozainarena aurkeztu beharko dituzte, guztiak bikoiztuta. Horrez gain, bakoitzaren bi argazki, NANaren fotokopia eta izen-emate orria ere eman beharko dira. Izen-ematea 350 euro balio du –90 euroko fidantza kopuru horretan txeratuta dago–, eta Caja Rural de Navarraren ES17 3008 0181 30 3009408216 kontu zenbakian sartu behar da.

Jokalari kopuruari dagokionez, gizonezkotan gehienez 18koa izango da taldea eta gutxienez 11koa. Emakumezkoen taldeek, berriz, gehieenz 15 jokalari izan ditzakete eta gutxienez 8 kide. Jokalari berriak gehitu ahal izateko txapelketako bigarren fasea hasi baino astebete lehenago egin beharko da, bulegoan. Jokatutako partiden aktetan azaltzen diren jokalariak ezin izango dira aldatu. Halaber, talde bakoitzak bere jokozaina aurkeztu beharko du.

Taldeen bilera txapelketako lehen jardunaldia baino egun bat lehenago egingo dute, urriaren 1ean: gizonezkoek 11:00etan, eta emakumezkoek 12:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide