Bilbora irteera antolatu du Kostan elkarteak

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 6a

Bilboko Azkuna Zentroa.

Hilaren 14ean egingo dute, eta Alde Zaharra, Azkuna Zentroa eta Arte Ederren Museoa bisitatzeaz gain, bertako jatetxe batean bazkalduko dute.

Izen-emateak 35 euro balio du, autobusa, bazkaria etabisita gidatua barne. Interesatuek La Caixaren 2100 6472 13 2200022900 kontu zenbakian sartu behar dute dirua; hilaren 12a da horretarako azken eguna. Irteeera 09:00etan egingo dute; Nafarroa kaleko ohiko hiru geltokietan: Iñurritza, Gurutze Gorria eta Alde Zaharra. Getariako eta Zumaiako jendea balego, herri horietan ere geldialdia egingo dute: 09:10eam eta 09:30ean, hurrenez hurren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide