Gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Euskal Jaietan

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 5a

Azpeitiko autobus geltokia (Hitza).

Euskal Jai Egunerako gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du La Gipuzkoanak, Zarautz eta Azkoitia arteko ibilbidean. 23:05ean, 01:05ean, 03:05ean eta 05:05ean irtengo dira autobusak Zarauztik, eta Aizarnazabalen, Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian izango dute geltokia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide