Lege Zaharren enparantzan izan da ekitaldia, eta Jalgik ez ezik, beste bost herritako dantza taldeek hartu dute parte: Oñati, Gabiri, Forua, Mutrikku eta Zumarragakoek. Guztira, 130 dantzari inguru aritu dira hasierako saioan, baita ondoren kalez kale talde bakoitza.
Horrez gain, buruhandi eta erraldoien kalejira ere izan da eguerdian, trikitilarien laguntzarekin. Eta neska-mutilak baserritarrez jantzita irten dira kalera, jai giroan ongi pasatzeko asmoz.
Jaiak arratsaldean jarraituko du. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira izango da, 17:30ean hasita, eta, ondoren, Iñurritzan bertan, Sukaldean festa dantzaldiaz eta puzgarriez gozatzeko aukera izango dute haurrek. Herrigunera itzultzeko klaejira 20:00etan abiatuko da.