Kontxako ohorezko txandan izango da Getaria-Zarautz

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 4a

Emakumezkoen lehen txandako estropada (actraineras)

Donostiako Estropadako lehen txandan lehiatu da, eta bigarrena izan da, Hibaikaren atzetik, baina Cabori aurrea hartuta. Gaurko azkarrena San Juan izan da, eta Getaria-Zarautzek jardunaldiko laugarren denbora onena egin du, Pasaiakoengandik 25 segundora. Bandera lortzeko borrokatik urruti geratu arren, ohorezko txandarako sailkatu dira.

Sailkapen orokorra
1. San Juan 10:39,88
2. Hibaika 10:42,16
3. Orio 10:43,62
4. Getaria-Zarautz 11:05,44
5. Cabo 11:11,62
6. Deustu 11:17,64
7. Hernani 11:21,80
8. Arraun Lagunak 11:24,02

Datorren igandean ohorezko txandan: San Juan, Hibaika, Orio eta Getaria-Zarautz.
Kontsolazio txandan: Cabo, Deustu, Hernani eta Arraun Lagunak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide