Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga nagusi Binakako Dantza Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2016ko irailaren 3a

Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga bikote azpeitiarra (Aritz Mutiozabal).

Bikote Gazteen Dantza Txapelketan, berriz, Iker Belintxon eta Maider Aginaga izan dira garaile.

Euskal Astearen barruan, binakako dantza txapelketak jokatu dira; atzo arratsaldean gazteen mailakoa, 12 bikoteren parte-hartzearekin, eta gaur arratsaldean, berriz, helduena, sei bikoterekin. Bietan jendetza bildu zen Lege Zaharren enparantzan.


Sailkapenak

Binakako Dantza Txapelketa
1. Amets Amubieta-Larraitz Larrañaga (Azpeitia)
2. Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia)
3. Julen Murgiondo-Saioa Galarraga (Bergara)
Jantzi hoberenaren saria: Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia)

Bikote Gazteen Dantza Txapelketa
1. Iker Belintxon - Maider Aginaga (Lezo)
2. Julen Berrondo – Nagore Berrondo (Errezil)
3. JEkain Uzkudun – Laura Bastida (Azpeitia)
Jantzi hoberenaren saria: Iker Belintxon - Maider Aginaga (Lezo)

Erlazionatuak

Irudietan: Binakako Dantza Txapelketa

Aritz Mutiozabal 2016 ira 03 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide