Beñat Asensio eta Izar Etxeberria garaile, Aurresku eta Soinu Zahar txapelketetan

Zarauzko hitza 2016ko irailaren 3a

Beñat Asensio eta Izar Etxeberria, txapelketako bi irabazleak (Aritz Mutiozabal).

Eguerdian jokatu da, Euskal Astearten barruan, gizonezkoen XXVIII. Aurresku Txapelketa eta emakumezkoen IX. Soinu Zahar Txapelketa, Lege Zaharren enparantzan.

Dantzari parte-hartzaile guztiek bi itzuli egin ondoren, epaimahaiak Beñat Asensio lezoarrari egokitu diote txapela, eta Izar Etxeberria oiartzuarrari irabazlearen zapia. Sariak Nekane Iribar Kultura zinegotziaren eskutik jaso dituzte.

Gizonezkoetan zazpi lagun aritu dira lehian, eta emakumezkoetan, berriz, zortzi.

Sailkapena
XXVIII. Aurresku Txapelketa
1. Beñat Asensio (Lezo)
2. Asier Rios (Errenteria)
3. Jokin Veintemillas (Errenteria)

IX. Soinu Zahar Txapelketa
1. Izar Etxeberria (Oiartzun)
2. Udane Eskudero (Oiartzun)
3. Katerin Artola (Oiartzun)

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide