Giro aparta Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkarian

Aritz Mutiozabal 2016ko irailaren 3a

Goizean ekin diote Euskaraz Bizi Egunari, Euskararen Aldeko Lasterketarekin, eta orain XXXII. Bazkari Herrikoiaz gozatzen ari dira Musika Plazan. Euskarak 4. dimentsiora lelopean ospatzen ari dira aurten, eta antolatzaileak –Zarauzko EHE eta AEK-ko kideak– futurista gisa mozorrotu dira janaria zerbitzatzeko.

Jaiak aurrera jaraituko du bazkalostean: 18:30ean, kalejira aldarrikatzailea egingo dute, eta iluntzean kontzertuak izango dira txosnagunean.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide