200 lasterkari euskararen alde

Aritz Mutiozabal 2016ko irailaren 3a

Korrikalariak Musika Plazatik abiatzen (Aritz Mutiozabal).

Euskaraz Bizi Egunari hasiera emateko, AEK eta Euskal Herrian Euskarazek antolatutako Euskararen Aldeko XXI. Lasterketa egin dute goizean.

200 lagunek hartu dute parte herriari itzulia eman dion 4 kilometroko ibilbideari, Musika Plazan hasi eta bertan bukatuta. Gizonezkoetan Ibai Berazierto izan da garaile eta emakumezkoetan, Begoña Urbitartea. Lasterka egin duten haurren artean bi joko zozkatu dituzte, eta Kaia Albizuri eta Lierni Schlechti egokitu zaie.

Sailkapena
Gizonezkoak
1. Ibai Berazierto
2. Beñat eizagirre
3. Raul Ridruejo

Emakumezkoak
1. Begoña Urbitarte
2. Maitane Agirre
3. Mire Arregi

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide