'Dezagun gutxi, dezagun beti' emanaldiarekin abiatu da Euskal Astea

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 2a

Herriko kultur taldeen ikuskizun bateratuaz gozatu zuten herritarrek atzo iluntzean, Lege Zaharren enparantzan. Amaiera aldean arazo teknikoak izan bazituzten ere, emanaldia jai giroan biribildu zuten.

Bukatzeko, emanaldiaren sustatzaile Jaione Eskuderok lore sorta bat jaso zuen Nekane Iribar Kultura eta Euskara zinegotziaren eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide