Joan zen astean bi kanporaketa egin zituzten Urpekoak elkartean, eta hasierako hamasei bertsolarietatik sei hauek sailkatu da finalerako: Maialen Akizu urretxuarra, Aratz Igartzabal Potto gabiriarra, Unai Mendizabal zizurkildarra, Eli Pagola hernaniarra, Aitor Salegi zestoarra eta Aitor Servier azkaindarra.
Modelo aretoan izango da saioa, 22:00etan hasita. Era berean, Basarri Bertsopaper Lehiaketako sariak ere banatuko dituzte.