Saharautzeko kide Txus Manterola, Asier Oñederra eta Mari Carmen Villarrek jaso dute txekea, Xabier Txurruka alkatearen eta Pablo Garcia Kooperazioko zinegotziaren eskutik.
Jasotako dirutik 1.000 euro 22 kilo hazi erosiko ditu Saharautzek, errefuxiatuen kanpamentuetan familiek dituzten baratzeetan barazkiak landatzeko. Elkarteko kide batzuk Saharara joango dira abenduan, eta biktimen ospitalerako beharrezkoak diren gauzetarako ere erabiliko dute dirua.
Saharautzek eta udalak eskerrak eman dituzte Desioak Sutan ekitaldian parte hartu zutenei erakutsitako elkartasunagatik.