Hasi dira Astiko aldagelak eraikitzen

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 30a

Aldagela berrien eraikina eraikitzen hasi dira Astin (Aritz Mutiozabal).

Abuztuaren erdian eraitsi zituzten Zarautz Rugby Taldeak erabiltzen zituen aldagelak, eta Campezo S.A. enpresa jada hasi da Astiko aldagelen eta gimnasioaren eraikin berria egiten. Aurreikuspenen arabera, 2017ko lehen hilabeteetarako prest izango da eraikina. Horrek bere barruan hartuko du errugbiko eraikinaren ondoan dagoen biomasako eraikina. Aritz mutiozabal

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide