Irailaren 8an hasiko du ikasturtea Imanol Urbieta musika eskolak

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 30a

Izena irailaren 5etik 7ra eman beharko da.

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak irailaren 8an emango dio hasiera ikasturte berriari. Irailaren 5etik 7ra eman ahalko dute 4-5 urte bitarteko haurrek.

Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek imanolurbietazme@gmai.com helbidera idatz dezakete edota 943-506589 telefonora deitu. Honakoa da idazkaritzako ordutegia: arratsaldez, 17:30etik 19:30era.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide