Hodeiak desagertu eta eguzkia nagusituko da

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 30a

Tenperatura maximoek gora egingo dute: 23 gradu egingo ditu gehienez eta 16 gradu gutxienez.

Eguna hodei hondar batzuekin hasiko da, baina orduak aurrera joan ahala desegiten joango dira. Arratsalderako eguzkia nagusituko da, eta ondorioz, tenperatura maximoek gora egingo dute: 23 gradu egingo ditu gehienez eta 16 gradu gutxienez.

Ekialdeko haizea ibiliko da egunaren lehenbiziko zatian eta  ipar-ekialdektik joko du bigarrengoan. Itsaso kizkurra eragingo du eta itsaskirria arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi arteko olatuak altxatuko ditu. 10:08ean eta 22:42ean izango dira itsasbeherak, eta 16:34ean itsasgora.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide