Bueltan dira Sanz Eneako literatur solasaldiak

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 30a

Sanz Enea kultur etxea (Hitza).

Irailaren 15ean Elena Ferrateren La amiga estupenda aztertuko dute, eta irailaren 28an Ander Garroren Gerra txikia eleberria.

Solasaldiak 18:30etik 20:00etara izan ohi dira. Euskarazko saioa Ane Mayozek gidatzen du, eta gaztelanizakoa, berriz, Clotilde Gonzalez del Campok. Parte hartu nahi dutenek  Sanz enea liburutegian bertan eskuratu dezake liburuaren ale bat, baita egitearen eta obraren txostenak ere.

Irakurtzea eta iritziak taldean partekatze atsegin duten herritarrei zuzenduta dago ekimena, eta hilabetean behin elkartzen da euskaraz zein gaztelaniazko taldea. Maiatzean egin zituzten oporren aurreko saioak, eta orain berriro ekingo diote: irailaren 15ean Elena Ferrateren La amiga estupenda lanarekin, eta irailaren 28an Ander Garroren Gerra txikia eleberriarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide