Aurkeztu dute Euskal Asteko egitaraua

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 29a

Xabier Txurruka alkatea eta Nekane Iribar Kultura eta Euskara zinegotzia, gaurko aurkezpenean, Basarriren bustoaren parean. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Ostegunean hasi eta irailaren 9ra arte askotariko ekitaldiak izango dira Zarautzen.

Aurten ere, ekitaldi ugari izango dira Euskal Astearen barruan, Turismo Bulegoak eta Jaiak eta ekitaldien sailak antolatuta. Ostegunean emango diote hasiera asteari, eta Euskal Jai Egunean amaituko da. Xabier Txurruka alkateak adierazi du zarauztarren "jai kuttuna" dela Euskal Jaia, "tradizio handikoa". Izan ere, 1924az geroztik antolatzen da. Hori kontuan izanda, deialdia egin die herritarrei zein bisitariei "ohitura zaharrei eutsi" eta "txukun jantzita etortzeko".

Halaber, ahal den neurrian, herria txukun mantentzen saiatzeko eskatu du. Horretarako, udalak garbiketa zerbitzua indartuko du eta edukiontzi gehiago jarri. Era berean, nabarmendu du inongo eraso sexistarik ez dela onartuko, eta "jai alai eta baketsuak" izatea nahiko lukela.

Beheko estekan ikus daiteke egitaraua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide