Irailaren 5ean eman ahalko da izena Zarautz-Txiki eta Txinpirin abesbatzetan

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 29a

19:30etik 20:45era, Villa Mundako bigarren solairura jo beharko da horretarako.

Zarautz Abesbatzak dei egin die haurren abesbatzetan izena eman nahi dutenei. Txinpirin abesbatzako (LH 2. mailatik LH 4. mailara) entseguak ostiraletan egingo dituzte, 18:00etatik 19:00etara. Zarautz-Txiki abesbatzakoak (LH5. mailatik DBH4. mailara), berriz, astelehenetan eta asteazkenetan bilduko dira, 19:00etatik 20:00etara. Jakinarazi dutenez, beharrezkoa da musikarako belarri ona izatea.

Izena eman nahi dutene irailaren 5ean, datorren astelehenean Villa Mundako bigarren solairura jo beharko dute, 19:30etik 20:45era.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide