Irailaren 15ean hasiko dira literatur solasaldiekin Sanz Enean

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 25a

Elena Ferranteren La amiga estupenda liburuaren inguruan izango da, gaztelaniaz.

Udako oporrak amaitzean izango dira berriz ere martxan Sanz Enea liburutegian literatur solasaldiak. Lehenbizikoa datorren irailaren 15ean egingo dute, Elena Ferranteren La amiga estupenda liburuaren inguruan. Gaztelaniaz izango da, Clotilde Gonzalez del Campok gidatuta, 18:30etik aurrera.

Hurrengoa, euskarazko solasaldia, Gerra txikia lanaren inguruan izango da, Lander Garroren azken eleberriaren inguruan, hilaren 28an. Gaztelaniazkoaren ordu berean izango da saio hori ere, Ane Mayozek gidatuta.

Liburutegitik jakinarazi dute solasaldietan parte hartu nahi dutenek liburuak zein egile eta obren inguruko dossierrak eskuragarri dituztela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide