Forgive your enemies disko berria aurkeztu du Low Riders Zarauzko laukoteak. Oxford aretoan izango da, 12:30etik aurrera. Sarrera zortzi euro ordainduz, vermuta eta diskoa eskuratu ahalko dira.
Zumaiako kontzertuaren ostean, bira hasiko dute Europan zehar. Irailaren 10etik 25ra Txekiar Errepublikan, Eslovakian, Alemanian eta Frantzian izango dira kontzertuak eskaintzen.