Azken txanpara heldu da jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketa. Kroazian ari dira jokatzen, eta bertan dira Eneko Goenaga zarauztarra eta Mikel Amilibia oriotarra, Espainiako taldearekin lehian. Igandean izango dute azken partida, Danimarkaren kontra. Bosgarren postua lortzeko borrokatuko dute, 12:30etik aurrera.
Azken aurreko partidan, irabazi egin zuen Espainiak Serbiaren kontra, 29-30 eginez.