Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jende ugari bildu zen atzo Garden musika eta dantza emanaldian. Damako oholtzan ikuskizuna eskaini zuten iluntzean Alos quartet, Oreka TX eta Aukeran dantza taldeak. Gaur jarraituko du Aste Nagusiko egitarauak. Hain zuzen, 17:30etik aurrera, 1. Zarautz Uda Music Festival izango da. Mikel Unzurrunzaga Makala-k bultzatu du emanaldia, eta lau taldek hartuko dute parte bertan: Habana 537 taldeak; Mambo Fango disko-jartzaileak; Paul San Martin eta Romain G.-ek; Jesus Bombin disko-jartzaileak; The Allnighters taldeak eta The Ma-Ma's disko-jartzaileek.
Bihar izango da Aste Nagusiko azken eguna. Arratsaldean izango dira ekitaldiak:19:30ean Elegancia Mexicana mariatxiak Musika Plazan, eta 21:45etik aurrera, berriz, Warda Mallalen dantza ikuskizuna, Dama parean.