Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko Gipuzkoako elkarteak jardunaldiak antolatu ditu Urola Kostan. Horien artean, bat Zarautzen izango da, udalak lagunduta. Hain zuzen, gaur bertan Produktu Ekologikoen XX. Azoka Berezia atonduko dute Lege zaharren enparantza eta Zigordia kalearen artean.
10:00etatik 14:00ak arte izango da zabalik, eta bertako produktu ekologikoen dastaketa (11:30ean), umeentzako landaketa tailerra, ekoizleak ezagutzeko aukera, barazki ekologikoez osatutako otarren zozketa, produktuak dastatzeko aukera, informazio postuak eta musika izango dira.