Gaur hasiko dira Zarautz Hiria pilota txapelketa jokatzen

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 17a

17:00etatik aurrera,  Olaizola II.a-Untoria eta Urrutikoetxea-Albisuren arteko partida izango da.

Lehenbiziko finalaurrekoa jokatuko dute gaur, 17:00etan, Asegarceko Olaizola II.a-Untoria eta Urrutikoetxea-Albisuren artean. Txapelketaren aurkezpenean, enpresa horretako ordezkari Rafa Etxeberriak aurreratu zuen bi bikoteak  "une honetan sasoi gehien dutenak" direla, eta "onenak" aukeratu dituztela, "partidak onak" izateko.

Horrez gain, beste bi partida izango dira: Retegi Bi-Irusta eta Artola-Ibai Zabalaren artean bata, eta Elordi-Martija eta Laso- Imazen artean bestea.

Beste bi jardunaldi izango dira ostiralean zein igandean. Abuztuaren 19an jokatuko dute bigarren finalerdia Aspeko pilotariek: Irribarria-Merino II.a eta Altuna III.a-Zabaleta bikoteek, hain zuzen. Finala, berriz, abuztuaren 21ean jokatuko dute.

Erlazionatuak

Aurkeztu dute Zarautz Hiria Torneoa

Zarauzko Hitza 2016 abu 03 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide