Gaur jokatuko dute Amilibiak eta Goenagak Danimarkaren aurka

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 16a

17:00etan izango da Espainia eta Danimarkaren arteko eskubaloi partida.

Atzo atseden hartu ondoren, gaur beste kirol jardunaldia izango da Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiarentzat. Danimarkaren aurka jokatuko du Espainiak, txanda nagusiko lehenbiziko partidan. 17:00etan izango da, eta zuzenean jarraitu ahalko da internet bidez.

Zagreben (Kroazia) ari dira jokatzen zarauztarra eta oriotarra jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketa, Espainiako selekzioarekin. Punturik gabe igaro dira txanda nagusira Espainia zein Danimarka, eta gaurko partida garrantzitsua izango da finalaurrekoetarako txartela eskuratzeko.

Erlazionatuak

Danimarka, hurrengoa

Zarauzko Hitza 2016 abu 15 Kirola

Ilusioak Kroaziara bidean

Aritz Mutiozabal 2016 uzt 29 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide