Aurrera doa Aste Nagusia. Duela bi egun bota zuten txupinazoa, eta igandera arte askotariko ekitaldiak izango dira. Gaur, Ama Birjinaren bigarren egunean, buruhadi eta trikitilariekin kalejira izango da herrian 12:00etan zein 19:00etan.
Atzo gauean bezala, gaur ere su artifizialak botako ditu Ricardo Caballer etxeak 23:00etatik aurrera. Ondoren, Demode Quartet taldearen emanaldia izango da Daman atondu duten oholtzan. Joli Paskualena, Mikel de la Fuente, Mikel Huitzik eta David Roscok osatutako laukoteak abestiak a capella eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute. Ekitaldia irekia izango da.