Basurdea igerian, Getaria eta Zarautz artean

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 16a

Igandean, Zarauzko estropadak jokatzen ari zirela agertu zen basurdea, lehorretik milia batera.

Ertzaintza egin zen bere kargu. Erreskate saileko urpekariek atera zuten uretatik eta Orioko portura eraman. Bertan, albaitari batek lasaigarria eman zion eta Aldundiko ordezkariek basoan askatu zuten. Getariako itsas sabalmenduak igo du bideoa, Facebookeko bere profilera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide